Max oporretan doa
Title

Max oporretan doa

Description
Max hitz-totela da, eta oporretan Kanarietara joango da familiarekin. Hegazkinean Oierrekin, bere lagun minarekin, topatuko da. Zelako poza Maxentzat, baina ez Maxen familientzat! Oier eta Max elkarrekin beti bazterrak nahasten dabiltza, eta helduak aieneka. Anek, Maxen arrebak, laguntza ederra emango die denei. Gaitz erdi! Max eta Oier igerilekuan eta itsasoan bainatuko dira, Piratez mozorrotuko, miniclubeko marrazoen kontra borrokatuko dira. Horiek bai oporrak! Istorio original eta barregarri hau irakurketa errazakoa da eta marrazkiak dauzka. Gaztelaniaz eta euskaraz eskuragai. IRAKURKETA ERRAZA: ERRAZAGO bilduma, irakurtzeko eta ulertzeko zailtasunak dituzten pertsonei zuzenduta dago. Liburuetan hizkuntza erraza, zuzena eta egunerokoa erabiltzen da. Hizki handiak, bazter zabalak, ilustrazioak eta hitzen definizioak, koadroetan, erabiltzen dira.
On public lists of these users
EdicionesBeta
Product details
Title:
Max oporretan doa
Language:
EU
ISBN Audio:
9788419227874
Publication date:
January 31, 2016
Duration
50 mins
Product type
AUDIO
Explicit:
No
Audio drama:
No
Unabridged:
No
About the author:
Bilbotarra, Psikologian lizentziatua. Irakurketa Errazean (IE) idatzitako hauek –Max Bilbon bizi da eta Max vive en Bilbao– argitaratu ditu 2014an, Ediciones Beta argitaletxearekin eta Bilboko udalarekin. Oraingo honetan Max se va de vacaciones eta Max oporretan doa aurkezten ditugu, horiek ere Irakurketa Errazean idatzitakoak. Hainbat sari jaso du nagusientzako kontakizunekin (Errenteria Hiria lehiaketa, 2001; Tene Mujika, 2002; Julene Azpeitia, 2003; Urnietako On Manuel Antia, 2008; eta Gabriel Aresti lehiaketa, 2003, 2004 eta 2014). Eta haur eta gazteentzako liburuekin (Lazarillo saria 2002, Max bazterrak nahasten, Ibaizabal / Los líos de Max, Edelvives; eta Malagako Haurrentzako literatur saria, 2014, El Club de los Bichos, Anaya). Max eta lehengusina txikia ere argitaratu du, Ibaizabal, 2014. 2016an honako hauek argitaratuko dira: Aintzaneren koadernoa, Edebé eta Zomorroen Kluba, Erein, horiek biak irakurketa tradizionalekoak. Eta Irakurketa Errazean Los días de la Edad Media, La Mar de Fácil; Erdi Aroko Egunak, Gaumin eta La ruta del petróleo, Ferro."
Lists with this product