Hauts bihurtu zineten
Title

Hauts bihurtu zineten

Description
Euskal Herriko auzo txiki batean, frankismoaren azken urteetan eta trantsizio garaian kokatuta dago Igerabideren lehen eleberri hau. Autoreak ongi ezagutzen duen garai eta leku gatazkatsu nahasia, beraz. Garai hartan nerabe eta gazte sasoiko izandako bat da narratzailea. Pertsonaia asko eta ongi taxutuak agertzen badira ere, bada bat narratzaileak begiz jotakoa eta ongi begikoa duena: Adela, auzoko maistra aurrerakoia. Emakume maitagarri haren drama humanoak josten du osoagoa izan nahi duen kontakizunaren ehuna. Eleberria oihartzunez beterik dago. Esan liteke oihartzunen sare batek osatzen duela nobelaren egitura, denbora kronologikoari denbora psikologikoa gailenduz. Ez da garai historiko baten azterketa objektiboa, irakurketa sentikor bat baizik, sufrikariotik eta gozamenetik sorturiko lekukotza bat, hauts bihurtu zirenen errautsekin idatzitakoa.
On public lists of these users
This audiobook is not on any list yet.
Product details
Publisher:
Title:
Hauts bihurtu zineten
Language:
EU
ISBN Audio:
9788498687972
Publication date:
October 12, 2005
Duration
7 hrs 4 mins
Product type
AUDIO
Series:
Explicit:
No
Audio drama:
No
Unabridged:
Yes
About the author:
JUAN KRUZ IGERABIDE Adunan jaio zen (Gipuzkoa) 1956an. Zenbait urtean lehen eta bigarren hezkuntzako irakasle izan ondoren, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle jardun da Euskal Filologia sailean. Mikel Laboa Katedraren zuzendaria ere izan da aipaturiko unibertsitatean. Haur eta gazteentzat idatzi du gehienbat, eta baditu zenbait lan helduentzat ere, hala poesian nola prosan. Besteak beste, ALBERDANIA argitaletxe honetan argitaratu ditu: Sarean leiho eta Mailu isila poema-liburuak, Egia hezur eta Herrenaren arrastoan aforismo-liburuak, Hamabi galdera pianoari eta Motoa gazte-nobelak eta Hauts bihurtu zineten nobela.