Gilles de Rais
Título

Gilles de Rais

Descripción
Vincent antzerkilariak bizitza aldatuko dion bisita bat jaso du. Goi mailako bi militar dira. Karlistak omen. Arrotz egiten zaizkio aktore eta zuzendari frantsesari haien operetako uniformeak, are arrotzagoa haien gerra, iletratu basatien eta letratu usteen arteko kontutzat baitauka Pirinioen hegoaldean su eta gar dabilen liskar dinastikoa. Urrez erosiko diote borondatea militarrek, eta izenez ere apenas ezagutzen dituen nafar lurraldeetan barrena ibiliko da Vincent, antzerki-lan berariazko batez soldaduak gudurako adoretzen. Urrez erosiko diote duintasun artistikoa ere, militarren esanetara itxuraldatuko baititu Arc-eko Juanaren ibilerak, Karlos VII.aren kausaren alde. Baina Gilles de Rais mariskal pedofiloak Juanaren begietan bezala, Vincentek errai propioetan ezagutuko du –gutxien komeni zaion unean ezagutu ere– pasioaren sua, ez dakien arren zerutik ala infernutik ote datorkion. Eta ezagutuko du, une berean, antzerkiaren eta bizitzaren arteko mugaren lausoa.
En listas públicas de estos usuarios
Este audiolibro no está ninguna lista
Detalles del producto
Editorial:
Título:
Gilles de Rais
narrado por:
Idioma:
EU
ISBN de audio:
9788498687934
Fecha de publicación:
24 de mayo de 2020
Duración
2 hrs 49 min
Tipo de producto
AUDIO
Serie:
Explícito:
No
Audiodrama:
No
Unabridged:
Sobre el autor:
ANJEL LERTXUNDI (Orio, 1948). Hunik arrats artean (1970) ipuin bilduma izan zen argitaratu zuen lehen liburua. Bereak dira, besteak beste, Goiko Kale (1973; ALBERDANIAn, 2000), Aise eman zenidan eskua (1979), Hamaseigarrenean aidanez (1983), Carla (1989), Lurrak berdinduko nau (1990), Kapitain Frakasa (1991), Otto Pette (1994), Piztiaren izena (1995), Azkenaz beste (1996), Argizariaren egunak (1998, Euskadi Literatur Saria), Lehorreko koadernoa (1998), Zorion perfektua (2002), Ihes betea (2006), Zoaz infernura, laztana (2008), Etxeko hautsa (2011) eta Horma (2017) eleberriak, Konpainia noblean (2004) narrazio liburua, Letrak kalekantoitik (1996), Gogoa zubi (1999), Mentura dugun artean (2001), Eskarmentuaren paperak (2009, Saiakera Sari Nazionala) eta Paper-festa (2012) saiakerak eta Italia, bizitza hizpide (2004) kronika liburua.